Baditugu dagoeneko 2023ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak. Lehen saria Castallako (Alacant) Vicente Guill Fusterrek irabazi du, “Paseos” lanarekin. Bigarren saria Jerez de la Frontera (Kadiz) Francisco Javier Dominguez Garciak “Escaparate en movimiento” lanarekin. Bazkide onenaren saria Fidel Ordoki Fagoagak irabazi du, “Kopan” lanarekin. Eta azkenik, kirol argazki onenaren saria Donostiako Jose Angel Amuchastegui Esnaolak eskuratu du, “Santa Clara” lanarekin. Hemen dituzue lau irabazleak:
Bertzalde, hemen dituzue lan finalista guztiak. Gai librekoak:
Jose Angel Amuchastegui Esnaola (Donostia) “Santa Clara”Marivi Herranz Bercedo (Lasarte) “Izotza artean”Juan Manuel Hernández López (Madril) “Maniobra”Jose Reyes Belzunce (Bartzelona) “Scrum1”Carlos de Cos Azcona (Soraluze) “En el descanso)Manuel Souto Lorenzo (Pontevedra) “Tarde de Kitesurf”
Epaimahaia aurten Irungo Oskar Gaskonek, Gasteizko Oskar Mansok eta Elizondoko Iñigo Zalduak osatu dute, eta lerro hauen bitartez beraien laguntza eskertu nahiko genuke.
Heldu den astean berriz, abenduaren 23an, argazki guztiekin erakusketa irekiko dugu Plaza Zaharra, 27 helbidean, eta egun horretatik aitzinera egonen da ikusgai.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
Leave a Reply